lunes, 4 de junio de 2007

Bekaren oinarriak

1. Gutxienez bost eta gehienez zazpi kideko taldeek eskatu ahal izango dute beka, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago beka edo deialdia.

2. Zazpi eta hamar egun bitarteko bidaia proposamen bat aurkeztu beharko dute. Bidaia horrek gai nagusi edo hari bat izango du, bidaiari zentzua emango diona, eta horren ezagutzan sakontzeko balioko du (kirola, natura, artea, historia, hizkuntza, lanbideak, bizimoduak…). Kontuan hartuko da: asmo berritzailea izatea; taldeko kideek bidaian egingo dituzten ikerketak, bisitak, elkarrizketak, txangoak eta oro har lan banaketa zehaztea; bidaiak ondorengo emaitza bat lantzeko aukera ematea (testuak, erreportajeak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, web orriak…).

3. Gehienez hamar orrialdetan azaldu behar da asmoa (testuak, argazkiak, mapak eta bestelako elementuak barne) eta baita parte-hartzaileen oinarrizko datuak ere. Euskaraz idatzita egongo da egitasmoa, batuaz nahiz edozein euskalkitan.

4. Proiektu irabazleak denbora eta laguntza izango du bidaia prestatzeko, irailean egingo bailitzateke (elkarrekin beste garai bat ere adostu liteke).

5. Bidaia bederatzi lagunentzat bereziki prestatutako furgoneta batean egingo da (horrek ahalbidetzen baitu garraio, ostatu eta janari gastuak murriztea). Talde irabazlearekin Josu Iztueta bidaiaria eta beste pertsona bat joango lirateke (bigarren hau, kazetari, biologo, kirolari, artista edo dena delakoa izango da, proiektu irabazleari hobekien egokitzen zaiona).

6. Bidaiak gehienez 3.000 euroko aurrekontua izango du.

7. Lanak jasotzeko epea ekainaren 20a izango da, eta 23an emango da ezagutzera irabazlea. Zortzi lagunek osatutako epaimahai batek aukeratuko du proiektu saritua.
8. Lanak bidaltzeko:
Postaz:
Dina Bidaia-Beka
104 Posta Kutxa
20400 TOLOSA
GIPUZKOA

Posta elektronikoz:
dinabidaiabeka@gmail.com

Harremanetan jartzeko edo informazioa osatzeko:

Telefonoak: 943 67 45 52 (erantzungailuan mezua utzita) / 669 022 215

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo:

Interesgarria da ekimena, zalantzarik gabe.

Dena den, ez dut asmatu non entregatu daitekeen proiektua? E-mail-en bat?

dinabb dijo...

Aupa, Iturri, zein erraza den blogosferan zurekin topo egitea! (Ander Izagirre naiz). Oraintxe jarri dut lanak nora bidali behar diren (despistatu egin zitzaidan!).

Anónimo dijo...

Aupa, zalantza 1 daukat, 16 urteak beteak eduki behar dira ala urte honetan betetzearekin nahikoa da?

dinabb dijo...

Aurten betetzearekin nahikoa da, Ane. Beste edozer gauza argitzeko, e-mailez edo telefonoz ere galdetu dezakezu.

Anónimo dijo...

oinarrietan irakurri dugu gehienez ere 7 laguneko taldeak onartuko dituzuela. Baina, gu taldean 8 gara. Etxean bat uzteko zozketa egin behar dugu (jeje) ala 8ak aurkezteko aukerarik ba al dago?
Mila esker

dinabb dijo...

Irune, 8 lagun ez lirateke furgonetan sartuko eta arazo horrek konponbide zaila du. Dena den, proiektua aurkeztu ezazue eta gerora ikus genezake irtenbideren bat aurki dezakegun.

Anónimo dijo...

Aupa!
Bidaiaren proiektua aurkezterakoan aurrekontuak ere zehaztu behar al dira?

dinabb dijo...

Olatz, ez da beharrezkoa xehetasun handiko aurrekontu bat zehaztea. Proposatutako bidaiak 3.000 euroko topea duela hartu behar duzue kontutan (eta furgonetak kostuak merkatzen dituela: bertan egin daiteke lo, bertan prestatu litezke otordu batzuk...)

Anónimo dijo...

aupa!zazpi pertxonak furgoneta barruan egiten dute lo edo erdiak kanpin dendetan?¿?¿

Ander Izagirre dijo...

Furgoneta oso handia da, Maddi, badu leku nahikoa taldeko guztiek bertan lo egiteko. Zenbait gau kanpinetan pasa daitezke, bertan dutxatzeko, arropak garbitzeko eta lasai egoteko, baina ez dago beharrik furgonetatik kanpo lo egiteko.